948 30 74 44

ayuntamiento@lantz.es

Santa Cuz, 1  - 31798 - NAFARROA

LANTZ HIRIA

CASTELLANO

EUSKARA

ERROMATAR GALTZADA - BAZTANGO DONE JAKUE BIDEA

Garai batean Belate eta Lantz lotzen zituen bidean (antzina mugimendu handiko bidea, garai batean Frantziarekin lotzen baitzuen) erromatar galtzadaren ingurune ezin hobeaz goza dezakegu.  Argi eta garbi ikus daiteke harriak nola jarriak dauden, urte haietan pertsonen eta orgen joan-etorria hobetze eta egokitze aldera. Tarte hori, halaber, Baiona, Belate eta Iruñea lortzen zituen Done Jakue bidearen zati zen.

 

Frantziatik Santiagora zihoan Done Jakue bideko adarretako batek Lantz Hiria zeharkatzen zuen. Paris igarota Bordelera heltzen ziren erromesak, eta batzuk kostaldean barrena Baionaraino heltzen ziren. Horik bi bide irteten ziren: bat, Baionatik Burgoseraino zihoan, Irundik barrena; bigarrena, berriz, Iruñera zihoan, Uztaritze, Urdazubi, Otsondo eta Belaten barrena Arreko Trinitateraino; bertan, Orreagako ibilbidea egiten zutenekin bat egiten zuen. Adar horrek hiru ospitale zituen: Urdazubiko San Salbatore, Belateko Andre Maria, eta Arreko Trinitatea. Abantaila nabarmenak zituen Baiona, Belate, Lantz eta Iruñea lotzen zituen bideak Orreagatik barrena zihoan bidearekiko: mendate arinagoak (Otsondo eta Belate) eta tarte motzagoa. Horiek direla-eta, ez da harritzeko Erdi Aroan mugimendu handiko bidea izatea.

 

< < Honi buruzko argibide gehiago: MEGALITISMOA ETA ERROMATAR GALTZADA BELATEKO MENDATEAN

INTERESEKO ESTEKAK

www.pamplona.es

Done Jakue bideko erromesen aterpetxea (LANTZ)

 

www.rutasnavarra.com

Baztango Done Jakue bidea. 5. etapa. Berroeta - Lantz

 

www.rutasnavarra.com

Baztango Done Jakue bidea. 6. etapa. Lantz - Arreko Trinitatea - Iruñea

/ ARGAZKIAK Raúl Berdonces

/ ARGAZKIAK Peio Etxeberria

© 2016 - GBS MULTIMEDIA