EZAGUT GAITZAZU

948 30 74 44

ayuntamiento@lantz.es

Santa Cuz, 1  - 31798 - NAFARROA

LANTZ HIRIA

CASTELLANO

EUSKARA

 

    XIX. mendera arte Iruñetik Frantziara zihoan errepide batek zeharkatzen zuen herria, eta horrek hiri-egitura baldintzatu zuen. Horrela, inguruko gainerako herriek egitura irregularra izanik ere eta neurri batean edo bestean elizaren inguruan eratzen badira ere, Lantzek ardatz nagusi bat dauka, zirkulazio-sistema orokor baten ardatz izan dena; horrenbestez, etxeak ardatz horren bi aldeetan lerrokatu dira, eta Santa Cruz karrika sortu. Horrez gain, bada beste karrika bat bihurriago eta irregularragoa; San Jose karrika.

     Eratu berriagoa da Zurgin karrika, San Jose karrikaren adar bat. Herrigune hasi baino 500 metro aurretik "Casas Bajas" izeneko gunea dago; gune horren eta Santa Cruz karrikaren arteko tarteari Aierdi karrika deitu zitzaion kale-izendegiaren azken eguneratzean.

 

Ra

Lantz Nafarroako Foru Erkidegoko hiria eta udalerria da, Iruñerrian kokatua, Ultzama eskualdean, eta foru-erkidegoaren hiriburu den Iruñetik 25 kilometrora.

 

 GAUR GAURKOAK

      Lantzek gaur egun 155 biztanle ditu erroldaturik. Udal propioa duen udalerria da, gaur egun herritar-talde batek kudeatua. Eskualde euskaldunean dago, eta herritar gehienak elebidunak dira.

      Biztanleria anitza da adin-tarteetan. Ugari dira 60 urtetik gorakoak, eta ugariagoak 0 eta 14 urte bitartekoak.

Jarduera nagusia esne-ekoizpeneko abeltzaintza da. Gaur egun bost behi-ustiategi eta bi ardi-ustiategi ditu.  Ardi-esnea eraldatzen duen industria dauka, postre tradizionalak egiteko: gaztanbera, jogurta, gazta freskoa, eta abar.

 

 

Argazkia: Raúl Berdonces

  • • ....Egun argitsua, hotza, hotz handikoa zen, eta guztiak zeukan eite beirakara eta gardena, nola harremanek hala paisaiak...   (web-orri honetarako itzulia)

 

— JULIO CARO BAROJA

Argazkia: Raúl Berdonces

© 2016 - GBS MULTIMEDIA