948 30 74 44

ayuntamiento@lantz.es

Santa Cuz, 1  - 31798 - NAFARROA

LANTZ HIRIA

CASTELLANO

EUSKARA

LANZKO INAUTERIAK

... NAFARROAKO GOBERNUAK KULTURA INTERESEKO ONDASUN IZENDATU ZITUEN LANZKO INAUTERIAK, ONDASUN IMMATERIAL GISA ETA NAFARROAKO TURISMO INTERESEKO FESTA GISA.

Lanzko inauteria: "NAFARROA. LAU URTAROAK" ikus-entzunezkotik aterata (1. zatia -gaztelaniaz)

Lanzko inauteria: "NAFARROA. LAU URTAROAK" ikus-entzunezkotik aterata (2. zatia -gaztelaniaz)

INAUTERIA

Hausterre-eguneko aurreko igande, astelehen eta asteartean ospatzen ditugu inauteriak Lantzen (2017 honetan otsailaren 26an, 27an eta 28ean). Egun handia asteartea da. Ez dago ordutegirik: pertsonaiak eguerditik aitzin eta arratsean irteten dira.

 

Lanzko (Nafarroa) inauteria, gaur egun ezagutzen dugun horretan, Caro Baroja anaiek (Pio eta Julio) agintari frankistek gerra zibilaren ondoren debekatu zuten besta berreskuratzeko egin zuten ahaleginaren ondorioa da. Biak herriko zaharrenen testigantzekin dokumentatu ziren, eta 1964an, Jose Esteban Urangaren laguntzari esker, inauteria antolatzeko eta 10 minutuko film bat grabatzeko baimena lortu zuten, Gobernadore Zibilak emana. Filmaren jatorrizko izenburua: "El Carnaval de Lanz" (Lanzko inauteria).

 

Handik zortzi urtera, 1972an, Piok eta Juliok "Navarra las cuatro estaciones" (Nafarroa, lau urtaroak) izeneko lanean ohiturak, ospakizunak eta bestelakoak jaso zituzten; funtsean, hamarkadatik gora abeltzain eta nekazari izateari uzten ari zen, eta herriak utzi eta hirietara joaten ari zirenen eta galtzear zuen lurralde bateko kultura. Ahalegin horretan, Nafarroako leku askotako usadioak, ohiturak eta bestak jaso zituzten.

MIEL-OTXIN:

Lanzko inauteriko pertsonaia nagusia. Bidelapurra irudikatzen du, harrapatu eta hiltzen dutena. Beso-zabalera handiko pertsonaia; 3 metrotik gorako altuera dauka. Zurezko egitura du, belar lehorrez betea; 35 kg inguruko pisua du.

ZIRIPOT:

Pertsonaia horrek herritarrik indartsuena irudikatzen du. Bide-lapurra antzemanda, berak eutsiko du. Pertsonaia iratze edo garoz beteriko zakuekin estaltzen da. Gorpuzkera handia hartzen du; horrek bere mugimenduak mugatzen ditu, dorpe bihurtzen du. Ibiltzeko makila darabil lagungarri. 'Zaldiko'k behin eta berriro erasotzen eta lurreratzen du.

ZALDIKO:

Pertsonaia horretarako, herritar bat zaku batekin janzten dute, eta zurezko egitura laukizuzena darama. Buru gisa "U" formako taula bat du, eta egiazko zaldi-buztan bat. ZALDIKO Miel Otxinen zaldia da, eta horregatik du liskarra Ziripotekin, bere nagusia salbatzeko; horretarako, ahal duen guztietan Ziripot lurrera botatzen du.

TXATXUAK:

Herritar gehienek txatxu mozorroa janzten dute. Txatxuak Miel Otxin harrapatzen duten herritarrak dira. Arropa deigarriez jantzirik daude, kolore ugarikoak, estanpatudunak. Larruekin ere estaltzen dira, eta kukurutxo formako txanoak daramatzate. Isatsa eskuan, jauzika eta lasterka dabiltza, oihuka eta bateren bati edo besteari isats-kolpeak emanez.  40ko eta 50eko hamarkadetan, txatxuen mozorroak oso xumeak ziren, orain baino anitzez ere kolore gutxiagorekin, arpilla-zaku gehiagorekin, edo txano gisa edozer jantzita.

ERREMENTARIAK:

Oro har, 8-12 lagun izaten dira. Herriko arotzak dira, errementaritza-lanbidea zutenak. Beraiek "ferratzen" du Zaldiko. Arpilazko maindireekin, baratxuri-txirikordekin, saskiekin... mozorrotuta daude. Zurezko sardeak eta aroztegiko makina bat lanabes daramatzate. Itxurak eta mugimendu geldoek eta dorpeek pertsonaia makur eta ilun bihurtzen dituzte. Sua duen pertza daramate, eta horretan Zaldiko ferratzeko ferrak daramatzate.

MIEL-OTXIN

ZIRIPOT

ZALDIKO

TXATXUAK

ERREMENTA-RIAK

© 2016 - GBS MULTIMEDIA