ZER IKUSI LANTZEN

948 30 74 44

ayuntamiento@lantz.es

Santa Cuz, 1  - 31798 - NAFARROA

LANTZ HIRIA

CASTELLANO

EUSKARA

LEIZEAK ETA MEHATZEAK

Aierdi leizea ibaiaren ezkerraldean dago, Aierdi mendiaren magalean.

Barrunbea itxita dago Nafarroako Gobernuaren aginduz, eta kudeaketa Gobernuaren esku dago, 80ko hamarkadan izandako lapurretengatik: estalaktita, estalagmita eta aragonitoak lapurtu zituzten. Aho txikia du, eta bertatik galeria batera pasatzen da, 425 m ingurukoa, bi solairutan banaturik. Goialdekoa barrunbe handi bat da, eta behealdekoak lurpeko laku bateraino garamatza.

 

MENDI-IBILIAK ETA SAIOA

Herriaren iparraldetik Errebelu aldera doan pistan barrena, bordak atzean utzita, ordu eta erdi pagoen artean ibilita, bidearen ezkerretara hartu behar dugu eta 150 m igo, txabolaraino igo arte (Errebelu txabola). Iratze-lekua inguratuz, argigune berdeetaraino igo behar dugu. Bidezidorrei mendebalderantz jarraituz, Okolinera helduko gara. Ibilbidearen eremu horrek sekulako bistak dauzka. Hurrengo igoera, Saioa da. Gailurrean postontzi berezia dauka.

 

Bi ordu eta erdi eta hiru ordu arteko ibilaldia, ez oso zaila, eta ingurune apartaduna; ikusgarria, bista ezin hobeak ditu.

 

IBILALDI HORREZ GAIN, BESTE BI PISTA NAGUSI DITUGU; HORIETAN BARRENA, BESTE BI NATURA PASEO EGIN DITZAKEGU, LANTZ HIRIKO MENDI GEHIENAK ESTALTZEN DITUZTEN PAGOEN, GAZTAINONDOEN ETA HARITZEN ARTEAN.

GOMENDATUTAKO JARDUERAK:

GURE ONDOKOAK,

> ULTZAMA IBARRA,

> BAZTAN IBARRA,

> ANUE IBARRA – BISITA GAZTANDEGIA  Egozkuen,

Tel. 626 69 65 20 - LOPERENA GAZTANDEGIA

 

KAROBIAK

 

Horren premia zutenek prestatzen zuten karea. Mendian eraikitzen ziren karobiak. Lurrean zulo bat egiten zen, eta harrizko hormez inguratzen zen; bertan, kareharria erretzen zuten, eta ondoren zehatu eta lurrarekin nahasi. Eraikinak eraikitzeko erabiltzen zen, zementuaren ordez.

© 2016 - GBS MULTIMEDIA